XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ETXEVARRIA'TIKIñork uste barik, Aizte'ko Patxi il da.
Goian bego.
Satzibar-errotako Paquita Aizmendi'ko Cecilio'gaz ezkondu da.
Zorionak.
Baña oraindik leku asko gelditu zan aurreko bankuetan.
Bizikleta karreran 13 korredore ekin ziran, baña azkenerako 10 gelditu ziran.
Erriko bat bakarrik presentau zan ta berak irabazi: Martxel, Urrosolo'ko.
Oraiñ arte beti kanpotarrak irabazi izan dabe.
Karrera ostean, euri gogorra ekin zan ta antxe dana amaitu zan.
Aurreskurik be ezin egin.
Arratsaldeko Otabako prozesiñoia be tristea izan zan.
Euriatik elezpetik egin bear eta ain zan gogor euria, tabernatik mutillak ezin urten.
Emendik ta Barinagatik 60 juan ziran.
Erri bakotxeko mutiko ta neskatilla bateri, dotriña ikasten zintzoenak izan diranai, Obispoak medalla eder bana ipiñi eutsen.
Emengoak José Lartitegui ta Maribel Muñiozguren izan ziran ta Barinagakoak Pedro Arano ta Julita Arriaga.